Wonnow
PARTE HARTU

Ekainaren 30era arte

STEMen emakumeen presentzia % 25 hazi da maila globalean, eta zuk zifra hori handitzen jarrai dezakezu!

CaixaBankek eta Microsoft Ibéricak antolatzen dituzten WONNOW sarien 8. edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikako graduak ikasten ari diren emakumeak aurkitu nahi ditugu, berdintasuna sustatzeko eta STEM esparruko emakumeen bikaintasun akademikoa, profesionala, pertsonala eta soziala saritzeko.

Geroa zure esku ere badago, batu zaitez etorkizuna sortzen ari diren emakumeekin!

Sariak

WONNOW sariek bultzada eman nahi diote STEM esparruko emakume aitzindarien etorkizunari, eta kategoria hauek dituzte:

CaixaBank-en beka ordainduak
6 hilabetez CaixaBank-en lan egiteko 15 aukera profesional.

CaixaBank-en beka ordainduak
6 hilabetez CaixaBank-en lan egiteko 15 aukera profesional.

Diruzko saria
10.000 €-ko saria espediente akademiko eta ibilbide profesional, pertsonal eta sozial onena duen ikaslearentzat.

Diruzko saria
10.000 €-ko saria espediente akademiko eta ibilbide profesional, pertsonal eta sozial onena duen ikaslearentzat.

Mentoretza esklusiboa Microsoftekin
Mentoring programa Microsoftekin, zure garapen profesionala sustatzeko.

Mentoretza esklusiboa Microsoftekin
Mentoring programa Microsoftekin, zure garapen profesionala sustatzeko.

EZAGUTU SARIAK

Baldintzak

Parte hartu WONNOW sarietan eta izan zaitez etorkizuna sortzen duten emakumeetako bat!

Cuadro Grupo de tres chicas

Nork parte har dezake?

• Espainiako unibertsitate batean STEM gradu baten lehen 180 kredituak egin eta gainditu dituzten emakumeak.
• Graduko ikasketak, masterrekoak, graduondokoak eta abar egiten ari direnak.
• Espediente akademikoa, ikaslearen ibilbide profesionala, pertsonala eta soziala baloratuko dira, bai eta proiektuetan, ikerketetan, lan profesionaletan, sarietan, pentsamendu kritikoan eta abarretan izandako parte-hartzea ere.

Egutegia

Martxoak 5

Deialdiaren hasiera

Ekainak 30

Deialdiaren amaiera

Uztaila-Abuztua

Beken irabazleen jakinarazpena

Iraila

Diruzko sariaren defentsarako epaimahaia
Diruzko sariaren irabazlearen jakinarazpena

Urriak 1

CaixaBank-en beken programaren hasiera!

Azaroa

WONNOW sarien banaketa-ekitaldia

2025eko urtarrila

Microsoft-enmentoring programaren hasiera!

2025eko maiatza

CaixaBankeko beka programaren amaiera

Balioak

Eman bultzada bat zure etorkizunari! CaixaBank eta Microsoft Ibérica STEMen emakumeen presentzia berdintasunezkoa izango den etorkizun bat eraikitzen ari dira, arlo horietan unibertsitateko emakumeen bikaintasuna aitortuz.

Geroa zure esku dago!

Icono

Emakumeek STEMen duten presentzia sustatzen dugu.

Icono

Unibertsitateko emakumeen bikaintasuna balioesten dugu STEMen.

Icono

Bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea neskatxen eta neska nerabeen artean.

EMAN IZENA

Ezagutu irabazleetako batzuk

Paula Pérez Romero

WONNOW sariak sari soilak baino askoz gehiago dira. Ekimen eraldatzailea da, eta emakumeek, gure aurretik zeudenek inspiratuta, STEM munduan bidea egiten jarraitu behar dugula gogorarazteko balio digu, datozenentzat erreferente izateko arduraz eta harrotasunez. Pertsonalki, oso ilusionatuta nago proiektu handi honi nire ekarpena egin ahal izango diodalako, eta oso eskertuta nago esperientzia hau irakasten ari zaidan guztiagatik.

Paula Pérez Romero

7. edizioko bekaren irabazlea
Inés Álvarez de Toledo

Mila esker WONNOW sariei, sektore honetan emakumeen talentuari ikusgaitasuna emateagatik eta hura bultzatzeagatik. [...] Teknologiaren arloan nire enpresa sortzeko aukera emango didan inbertsioaren oinarria ezartzeko erabiliko dut saria. Horretarako, jasangarritasunaren inguruko datuak aztertzea eta nazioarteko esperientzia hartzea erabaki dut.

Inés Álvarez de Toledo

6. edizioko diruzko sariaren irabazlea
Alma Tobía

Horrelako ekimenei esker, emakume erreferenteak sortu ahal izango dira, eta horiek eragina izango dute etorkizuneko STEM neska gazteengan, eta haientzat eredugarriak izango dira, erakutsiko baitiete nahi izan eta saiatuz gero oso urrutira irits daitezkeela. [...] Beka honi esker, bete-betean sartu naiz lan munduan, eta [...] nire ibilbide profesionalean funtsezkoak izango diren gaitasunak barneratzen ari naiz.

Alma Tobía

6. edizioko beka baten irabazlea
Irene Abril

Sariak emandako laguntza ekonomikoari eta ikusgarritasunari esker, nire ibilbidea hazi egin da. [...] Gainera, neure buruarekiko konfiantza izugarri handitu da, eta eskertzen dut, halaber, Microsoftek eskainitako “mentoring” programa, nire ibilbide profesionalari begirako ikuspegi eta aukera berriak ezagutu baititut.

Irene Abril

5. edizioko diruzko sariaren irabazlea
Michelle Fernández

Nire esperientzia ediziokide bikainekin partekatzeaz gain, asko irakatsi didan talde bat aurkitu nuen. Gainera, esperientzia honek nire ibilbidean aurrera egiteko aukera eman dit, lan munduan ateak irekitzeaz gain.

Michelle Fernández

5. edizioko beka baten irabazlea
Amaia Zarranz

Sariei esker, diziplinarteko ingurune batean lan egiten ikasi dut, eta adimen artifiziala oso gustuko dudala ziurtatu ahal izan dut. Gainera, nabarmentzekoa da sariek ikusgarritasun handia eman didatela eta […] Caixabank Techen proiektu kudeatzaile gisa lan egiteko aukera izan dudala. Sekulako aukera da!

Amaia Zarranz

5. edizioko beka baten irabazlea

Baduzu zalantzarik?

IKUSI OHIKO GALDERA GUZTIAK

8. ediziora aurkezteko baldintzak lege oinarrietan adierazita daude: hautagaiek emakumezko pertsona fisikoak izan behar dute, adinez nagusiak eta egoitza fiskala Espainian dutenak; Espainiako unibertsitate batean egindako STEM gradu baten lehenengo 180 kredituen nota ofizialak eduki behar dituzte, eta ikasten jarraitu behar dute, gradu, master, graduondoko edo doktorego batean matrikulatuta egonik.

Hautagaitza aurkezteko erabiliko duten graduak Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) onespena izan behar du, eta oinarrietako I. eranskineko STEM graduen zerrendan agertu behar du. Informazio gehiago nahi izanez gero, lege oinarrietara jo behar da esteka honen bidez.

Bi sarietan, parte-hartzaileen hezkuntza-, lanbide-, pertsona- eta gizarte-ibilbidea baloratzen da. Aurkeztutako beste edozein informazio osagarri positiboki baloratuko da.

Gainera, kontuan hartuko dira:

• Lehiaketa honen I. eranskinean ageri den edozein gradutan egin eta amaitutako lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien batez besteko nota edo batezbesteko haztatu gabea.
• Ibilbide hezkuntzakoa, profesionala, pertsonala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste.
• Beka ordainduak jaso nahi izanez gero, gutun edo motibazio-bideoan azaltzen diren arrazoiak, hautagaiak zergatik aukeratzen dituen parte hartu nahi duen proiektuak/arloak beka ordaindua lortuz gero, eta zer espero duen haren parte-hartzetik lortzea.
• Saria eskudirutan eskuratu nahi izanez gero, gutun edo motibazio-bideoan, ahal den neurrian, lortutako dirua zertarako erabiliko den azaldu eta egiaztatu beharko da.
• Bi sariak lortu nahi izanez gero, aurretik azaldutako bi puntuak hartuko dira kontuan.

Informazio gehiagorako, kontsultatu Ohiko Galderak.

Irabazleen izenak publikoki jakinaraziko dituzte CaixaBankek eta Microsoft Ibéricak, prentsa ohar bat bidalita, sare sozial korporatiboetan iragarrita, etab. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie saridunak direla, behar beste denbora izan dezaten CaixaBanken lanean hasteko edo/eta diruzko saria jasotzeko prestatzeko.

Aurreko edizioetan parte hartu baina irabazi ez baduzu, animatu eta aurkeztu berriro zure hautagaitza sari batera edo bietara. Hemen eman dezakezu izena. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, ez kezkatu, berreskuratu dezakezu eta. Berrikusi sarietan aurkezteko eman zenituen datuak eta dokumentazioa, eta bidali hautagaitza WONNOW sarien 8. ediziora.

Deialdia irekita dagoen bitartean nahi beste aldaketa egin ditzakezu. Formularioaren zati bat bete, eta gainerakoa beste une baterako uzteko aukera ere baduzu, baldin eta izena emateko epearen barruan egiten baduzu. Horretarako, erregistratu egin beharko duzu, nahi duzuna editatu, eta orriaren amaieran aldaketak gorde. Nahi bestetan egin dezakezu epearen barruan.

IKUSI OHIKO GALDERA GUZTIAK
Cuadro Grupo de tres chicas

Etorkizuna sortzen duten emakumeak!

Lagun gaitzazu STEM eremuan emakumeen presentzia sustatzen, haien bikaintasun akademiko, profesional, pertsonal eta soziala saritzen eta geroa aldatzen.

Deskargatu gure kanpainako kita, eta partekatu sarien deialdia, hurrengo WONNOW irabazleak aurkitzen laguntzeko!

DESKARGATU KITA