Ohiko galderak

Hemen galdera ohikoenentzako erantzunak aurkituko dituzu.

Bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan gurekin.

WONNOW sarien 7. edizioan aurkeztu zaitezkeen jakiteko, egiaztatu lege oinarrietan adierazita dauden baldintzak betetzen dituzula. Sarietarako hautagaiek emakumezko pertsona fisikoak izan behar dute, adinez nagusiak eta egoitza fiskala Espainian dutenak; Espainiako unibertsitate batean egindako STEM gradu baten lehenengo 180 kredituen nota ofizialak eduki behar dituzte, eta ikasten jarraitu behar dute, gradu, master, graduondoko edo doktorego batean matrikulatuta egonik.

Hautagaitza aurkezteko erabiliko duzun graduak Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) onespena izan behar du, eta oinarrietako I. eranskineko STEM graduen zerrendan agertu behar du. Informazio gehiago behar baduzu, jo lege oinarrietara esteka honen bidez.

10.000 euroko sari bat irabaz dezakezu, ikasketekin, prestakuntzarekin edo enpresa proiektuekin jarraitzeko edo horiek zabaltzeko, edo/eta ordaindutako 15 beketako bat, sei hilabetez CaixaBanken lan egiteko. Sari horietako bat edo biak aukeratu ditzakezu, zure interesen arabera.

Aurreko edizioetan parte hartu baina irabazi ez baduzu, animatu eta aurkeztu berriro zure hautagaitza sari batera edo bietara. Hemen eman dezakezu izena. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, ez kezkatu, berreskuratu dezakezu eta. Berrikusi sarietan aurkezteko eman zenituen datuak eta dokumentazioa, eta bidali hautagaitza WONNOW sarien 7. ediziora.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 5ean hasi eta 2024ko ekainaren 30ean amaituko da.

Hemen aurkeztu dezakezu WONNOW sarien 7. edizioan parte hartzeko hautagaitza.

Deialdia irekita dagoen bitartean nahi beste aldaketa egin ditzakezu. Formularioaren zati bat bete, eta gainerakoa beste une baterako uzteko aukera ere baduzu, baldin eta izena emateko epearen barruan egiten baduzu. Horretarako, erregistratu egin beharko duzu, nahi duzuna editatu, eta orriaren amaieran aldaketak gorde. Nahi bestetan egin dezakezu epearen barruan.

Parte hartzaileen ibilbide pertsonala, hezkuntzako ibilbidea, ibilbide profesionala eta soziala baloratzen dira bi sarietan. Aurkeztutako beste edozein informazio osagarri positiboki baloratuko da.

10.000 €-ko sariaren irabazlea hautatzeko, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Lehiaketa honen I. eranskinean ageri den edozein gradutan egin eta amaitutako lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien batez besteko nota edo batezbesteko haztatu gabea.
  • Ibilbide pertsonala, hezkuntzakoa, profesionala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste. 

Beken 15 irabazleak hautatzeko, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Ibilbide pertsonala, hezkuntzakoa, profesionala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste.
  • Zer arrazoi eman dituen hautagaiak motibazio gutunean edo bideoan, ordaindutako beka eskuratuz gero proiektu jakin batzuk aukeratzeko.

Bi sarietara aurkeztuz gero, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

  • Lehiaketa honen I. eranskinean ageri den edozein gradutan egin eta amaitutako lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien batez besteko nota edo batezbesteko haztatu gabea.
  • Ibilbide pertsonala, hezkuntzakoa, profesionala eta soziala. Proiektu, ikerketa, lan profesional, sari eta ikastaroetan parte hartu izana baloratuko da, eta lankidetzan aritu izana, sinposioetara joan izana, argitalpenak egin izana, hizkuntzak jakitea, eta jarduera sozial eta kulturaletan parte hartu izana, besteak beste.
  • Zer arrazoi eman dituen hautagaiak motibazio gutunean edo bideoan, ordaindutako beka eskuratuz gero proiektu/arlo jakin batzuk aukeratzeko.

WONNOW sarien 7. edizioan aurkezteko baldintzak lege oinarrietan adierazita daude: hautagaiek emakumezko pertsona fisikoak izan behar dute, adinez nagusiak eta egoitza fiskala Espainian dutenak; Espainiako unibertsitate batean egindako STEM gradu baten lehenengo 180 kredituen nota ofizialak eduki behar dituzte, eta ikasten jarraitu behar dute, gradu, master, graduondoko edo doktorego batean matrikulatuta egonik.

Hautagaitza aurkezteko erabiliko duten graduak Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) onespena izan behar du, eta oinarrietako I. eranskineko STEM graduen zerrendan agertu behar du. Informazio gehiagorako, lege oinarrietara jo behar da esteka honen bidez.

Irabazleen izenak publikoki jakinaraziko dituzte CaixaBankek eta Microsoft Ibéricak, prentsa ohar bat bidalita, sare sozial korporatiboetan iragarrita, etab. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie saridunak direla, behar beste denbora izan dezaten CaixaBanken lanean hasteko edo/eta diruzko saria jasotzeko prestatzeko.

Diruzko saria WONNOW sarien 7. edizioko sariak banatzeko ekitaldia egin ostean jasoko da. Informazio eguneratua izan nahi baduzu, ikusi egutegia gure hasierako orrian, bertan ageri baitira sarien faseei buruzko azken berriak.

CaixaBankeko beka urriaren 1ean hastea aurreikusita dago, eta 6 hilabete iraungo du.

Zalantzarik edo galderarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke hemen. Gustura lagunduko dizugu!
 

Parte hartzeko aurkeztu duzun STEM graduan egin eta amaitu dituzun lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien haztatu gabeko batez besteko notarekin edo batezbestekoarekin parte hartu behar duzu.

Ez. WONNOW sarietan parte hartzeko ezinbestekoa da Espainiako unibertsitate batean egin izana STEM graduko ikasketak eta gaur egun Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak (ANECA) onartuta izatea ikasketa horiek.

Gutunak gehienez 700 hitz izan behar ditu, eta bideoak gehienez 1,5 minutu iraun behar du. Horiek prestatzeko laguntza behar baduzu, hautagaitza erregistratzeko formularioan gutun eredu bat dago, artxiboa igo dezakezun atal berean.

Hautaketa prozesuaren faseetan aurrera egiteko beharrezkoa iruditzen zaizun informazio guztia biltzen duen curriculum bat bidaltzea komeni da.

Ez. Egin eta amaitu dituzun lehen 180 kredituen espediente akademikoko irakasgaien haztatu gabeko batez besteko nota edo batezbestekoa baloratuko da.

Gradu bikoitza bada, bai. Bi gradu bereizi badira, egin eta amaitutako lehen 180 kredituetan nota altuena duzun STEM graduarekin parte hartzea komeni zaizu. Hala ere, adierazi beste graduari edo graduei buruzko informazioa eta nota; izan ere, hautaketarako funtsezko alderdia ez izan arren, kontuan hartzen den aurrekari positiboa da.

Ez. Graduan egin eta amaitu dituzun lehen 180 kredituen notarekin parte hartu behar duzu.

Hori gertatuz gero, kalkulatu zuk zeuk egin eta amaitutako lehen 180 kredituen noten batezbestekoa, haztapenik egin gabe. Erabili unibertsitateak eman diezazukeen egiaztagiria edo espedientea, eta erantsi egin duzun kalkulua, egiaztatu ahal izan dezagun (adibidez, erabilitako kalkulu orria).