Lege oharra eta pribatutasun politika

CaixaBank, S.A. (aurrerantzean CaixaBank) da CaixaBanken atariaren edo sartu zaren webgunearen erakunde titularra

CaixaBanken atarira edo zeinahi webgunetara eta bertan ageri diren produktu eta zerbitzuei buruzko informaziora sartzen bazara, espresuki onartzen dituzu honako Lege Ohar honetan aurreikusita dauden baldintza orokorrak. Horregatik, CaixaBanken atarian edo zeinahi webgunetan sartu eta bertako informazio eta zerbitzuak erabili nahi badituzu, adi irakurri beharko duzu Lege Oharraren edukia.

Informazioaren eta edukien baliozkotasuna

Orri hauetan ageri den informazioa azken eguneraketan indarrean dagoena da.

Baldintza hauek azken eguneraketatik indarrean daudenak dira. CaixaBankek edozein unetan aldatzeko eskubidea du. Kasu horretan, argitaratzen direnetik aurrera sartuko dira indarrean, eta data horretatik aurrera aplikatuko zaizkie atariaren edo webguneen erabiltzaile guztiei.

Edozein webgunetako edukiak, bereziki informazio eta publizitate erreferentziak, ez dira eskaintza lotesleak, espresuki kontrakoa adierazten ez bada. CaixaBankek eskubidea du egoki irizten dionean aldaketak egiteko, edo egungo edukiak aipatu gabe uzteko partzialki edo osorik, eta sarbidea aldi baterako edo betiko eragotzi edo mugatu dezake.

CaixaBankek hirugarrenen edukiak eta hirugarrenen webguneetarako estekak sar ditzake bere webguneetan, hala nola sare sozialetarako eta beste informazio batzuetarako estekak, betiere titularren baimenarekin. Kasu horietan, CaixaBank ez da hirugarrenen orrien eta edukien erantzulea izango, ezta haien funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren erantzulea ere.

Nabigazioa eta pertsonalizazioa

CaixaBanken webguneetan doan nabiga daiteke, eta ez da beharrezkoa erabiltzailea aldez aurretik erregistratzea. Hala ere, produktu edo zerbitzu batzuk eskuratzeko, kontratatzeko edo erabiltzeko, erabiltzaileak erregistratu egin behar du. Kasu horretan, produktu eta zerbitzu horietako bakoitzak bere baldintza berariazkoak izango ditu, hemen aurreikusitako baldintzen kalterik gabe.

Atari edo webguneetako batzuetan, erabiltzaileak orriak pertsonalizatzeko aukera izango du, pantailaren atzeko planoa barne, edo bere produktu eta zerbitzu gogokoenetarako sarbideak konfiguratu ahal izango ditu, nabigazioa eta erabilitako baliabideen kokapena eraginkorra eta funtzionala izan dadin eta, beraz, erabiltzaile bakoitzaren gustu eta erabileretara egokitu dadin.

Segurtasuna

CaixaBanken atariak eta webguneek erabiltzaileei ingurune segurua eskaintzeko behar diren egiaztagiriak, zigiluak edo segurtasun eta kalitate ziurtagiriak dituzte. Hala ere, CaixaBankek bere atarian erabiltzaile guztien eskura jartzen dituen Segurtasun Gomendioak arretaz kontsultatzeko eta irakurtzeko gomendatzen dizugu.

Pribatutasun politika eta datuen babesa

CaixaBankek erabat betetzen ditu datu pertsonalak babesteko indarrean dauden legeak eta banku jardueraren konfidentzialtasun konpromisoak.

CaixaBankek beharrezkoak diren neurri teknikoak hartu ditu, tratatutako datu pertsonalen izaerak eta tratamenduaren zirkunstantziek eskatzen duten segurtasun mailari eusteko, helburutzat harturik ahal den neurrian horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratu ditzaten saihestea, betiere, teknikaren egoeraren arabera.

Datu pertsonalak biltzeko formulario bat betetzeko eskatzen denean, bezeroari edo erabiltzaileari jakinaraziko zaio nork jasoko duen informazioa, zertarako biltzen diren datuak, nor den eta zer helbide duen fitxategiaren arduradunak eta erabiltzaileak ahalmena duela bere datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien tratamenduaren aurka egiteko. Bildutako datu pertsonalak adierazitako helbururako bakarrik tratatu edo/eta lagako dira, eta betiere erabiltzailearen edo bezeroaren baimenarekin.

Gure fitxategietako informazioa beti eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan, datu pertsonalen aldaketak eta zuzenketak ahal bezain azkarren jakinarazteko eskatzen diegu gure bezeroei eta erabiltzaileei.

Cookieen politika

CaixaBanken webguneek cookieak dituzte. Erabiltzailearen edo bezeroaren ordenagailuan gordetzen diren datu fitxategi txikiak dira, eta horien bidez, gure sistemek gure webguneetako nabigazioaren ezaugarriak edo lehentasunak gogora ditzakete; horrela, hurrengo bisitetan zure sarbidea pertsonalizatu dezakete, eta nabigazioa seguruago egin, nabigazioari buruzko informazio estatistikoa bildu edo erabiltzaileen lehentasunak ezagutu ditzakete.
 
CaixaBanken cookieen politika bat dator komunikazio elektronikoen sektorean datu pertsonalak nola tratatu eta intimitatearen babesa nola bermatu ezartzen duen Europako eta Espainiako indarreko araudiarekin. Horren arabera, CaixaBankek bere webgune bakoitzean erabiltzen dituen cookieen berri emango dizu ("Información acerca de las cookies utilizadas"), eta, beharrezkoa denean, horiek erabiltzeko baimena eskatuko dizu.

Zehatz-mehatz ezagutzeko webgune honetako cookieen politika, esteka hau kontsulta dezakezu.

Atari mugikorrak eta geolokalizazioa

CaixaBanken webgune batzuk gailu mugikorretan erabiltzeko egokituta daude, eta, beraz, baliteke aplikazio mugikorren aurkezpena eta edukia ez bat etortzea atariaren edo webguneen aurkezpenarekin eta edukiarekin, eta ez izatea horien berdin-berdinak.

Era berean, gailu mugikorretarako edo aplikazioetarako egokitutako webgune batzuek geolokalizazio funtzioak izan ditzakete, erabiltzaileak aktibatzen duenean gailu hori une bakoitzean non dagoen zehazteko. Horrenbestez, geolokalizazioa behar duten eta CaixaBankek erabilgarri dituen zerbitzuetara sar zaitezke.

Zerbitzu horietara sartzeko, erabiltzaileak geolokalizazio funtzioa aktibatu beharko du bere gailu mugikorrean, eta funtzio hori edozein unetan desaktiba dezake.

Jabetza intelektuala eta industriala

CaixaBanken atariak eta webguneek, haien orriek eta horietan jasotako informazioak edo elementuek badituzte testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudikapen grafikoak, datu baseak, programa informatikoak, logotipoak, markak, izen komertzialak edo beste ikur bereizgarri batzuk. Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideek babesten dituzte horiek guztiak, eta CaixaBank edo haren Taldeko enpresak dira horien titularrak edo legezko lizentziadunak.

CaixaBankek ez du bermerik ematen CaixaBanken webguneetako informazioaren edo elementuen zilegitasunari eta legezkotasunari buruz, haien titulartasuna ez bada CaixaBankena edo haren Taldeko enpresena.

Debekatutako eta baimendutako erabilerak

Debekatuta dago lehen aipatutako lan, sorkuntza eta ikur bereizgarrien zeinahi ustiaketa mota, hala nola haiek edozein modutan erreproduzitzea, zabaltzea, hirugarrenei lagatzea, publikoki komunikatzea eta eraldatzea, edozein euskarriren edo bitartekoren bidez, titularren aldez aurretiko eta berariazko baimenik izan gabe. Debeku hori ez betetzea arau hauste zigorgarria izan daiteke indarrean dagoen legediaren arabera.

Nolanahi ere, erabiltzaileak, bere kontura eta arriskura, elementu horiek deskargatu edo kopiatu ahal izango ditu berak bakarrik erabiltzeko; betiere, CaixaBanken jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzen ez baditu. Bereziki, ezingo ditu aldatu edo ezabatu, ez osoki, ez partzialki. Horrek ez du inola ere esan nahi CaixaBanken edo haren Taldeko enpresen jabetza eskubideen gaineko baimenik edo lizentziarik dagoenik.

CaixaBankek espresuki baimentzen duen kasuetan izan ezik, debekatuta dago loturak, hiperestekak edo estekak ezartzea hirugarrenen atari edo webguneetatik CaixaBanken atariko hasierako orria ez den beste edozein webgunetara. Halaber, debekatuta dago CaixaBanken webguneak edo horietako informazioa beste pertsona, enpresa edo erakunde baten frame edo markoekin, zeinu bereizgarriekin, markekin edo izen sozial edo komertzialarekin aurkeztea.

Informazio finantzarioa eta burtsako informazioa

CaixaBanken atariak edo webguneek ez dute inbertsio gomendiorik ematen, ezta aholkularitza legal, fiskal edo bestelakorik ere. Informazioa orokorra da, eta ez ditu kontuan hartzen inbertsiorako irizpide edo helburu espezifikoak edo partikularrak, ezta finantza egoerakoak ere. Beraz, bertako informazioa ez da erabili behar inbertsioak egiteko edo erabakiak hartzeko.

Balore negoziatuen kasuan, harpidetza, erosketa edo salmenta erabaki oro informazio publikoa kontuan hartuta hartu behar da.

Webguneen edukiak ez dira Ameriketako Estatu Batuetan akzioak saltzeko eskaintza. Akzioak ezin dira Ameriketako Estatu Batuetan eskaini, saldu edo harpidetu erregistratuta ez badaude edo Amerikako Estatu Batuetako Balore Merkatuaren Legean ("US Securities Act of 1933") ezarritako erregistro salbuespenik ez badute.

Erantzukizunak

CaixaBankek ez du bermatzen CaixaBanken webguneetako elementuak eta informazioa etengabe eskuragarri egotea, ezta beti behar bezala bistaratzea, deskargatzea edo erabilgarri egotea ere; izan ere, berak kontrolatzen ez dituen faktore edo inguruabarrek eragotzi, zaildu edo eten egin ditzakete.

CaixaBank ez da CaixaBanken webguneetatik lotura, hiperesteka edo esteken bidez ikus daitezkeen hirugarrenen webgune edo orrietan ageri den informazioaren eta gainerako edukien erantzulea; ezta CaixaBanken atarirako edo haren edozein webgunetarako loturak, hiperestekak edo estekak dituzten hirugarrenen webgune edo orrietan ageri den informazioaren eta gainerako edukiaren erantzulea ere; ezta CaixaBankek berariaz baimendu gabe haren itxura edo ikur bereizgarriak erabiltzen dituen hirugarrenen edozein webgunetako informazioaren eta edukien erantzulea ere.

CaixaBankek eta haren informazio hornitzaileek, hirugarren alde gisa, ez dute inolako erantzukizunik hartzen hirugarren pertsonek edo erakundeek CaixaBanken webguneen bidez eskainitako edo emandako informazioari, edukiei, produktuei eta zerbitzuei dagokienez, nahiz eta CaixaBanken Talde ekonomikokoak izan; eta, bereziki, ez dute erantzukizunik hartzen aurrekoari lotuta gerta daitezkeen kalte-galerei dagokienez, arrazoi hauengatik gerta daitezkeenei dagokienez: (i) hutsuneak edo akatsak izatea erabiltzaileei emandako informazioan edo informazio horren egiatasun, zehaztasun eta nahikotasunean; (ii) kontratuak edo kontratu aurreko harremanak ez betetzea edo gaizki edo berandu betetzea; (iii) informazioaren gizarteko zerbitzuen emaileei dagozkien betebeharrak ez betetzea; (iv) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (v) jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzea; bidegabeko lehiako ekintzak edo publizitate bidegabea egitea; (vi) datuak babesteko eskubidea urratzea; sekretu profesionala eta ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta pertsonen irudirako eskubideak urratzea; (vii) oro har, aplikatu beharreko edozein lege, ohitura edo jokabide kode ez betetzea, eta (viii) CaixaBanken atariaren bidez emandako informazioaren arabera hartutako edozein erabaki.

Ez CaixaBankek, ez informazio hornitzaileek, hirugarren alde gisa, ez dute inolako erantzukizunik hartzen honako hauek eragindako kalte, galera, erreklamazio edo gastuengatik: (i) interferentziak, etenak, akatsak, omisioak, telefono matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio linea eta sareetako hutsek, gainkargek eta akatsek eragindakoak, edo CaixaBanken kontroletik kanpoko beste edozein arrazoik eragindakoak; (ii) legez kontrako sarrerak, edozein motatako programa gaiztoak erabiliz eta edozein komunikazio bideren bidez egindakoak, hala nola birus informatikoen bidez; (iii) CaixaBanken webguneen erabilera desegokia; (iv) nabigatzaileak gaizki funtzionatzeagatik edo bertsio ez-eguneratuak erabiltzeagatik sortutako segurtasun  edo nabigazio akatsak.

Legedi aplikagarria

Baldintza orokor hauek Espainiako legediak arautuko ditu.