Atzera egin

3. edizioko saridunak

Arrow left
Arrow right

WONNOW sarien barruan 10.000 euroko sari bat eta CaixaBanken 6 hilabetez lan egiteko ordaindutako 10 beka ematen dira, eta saridun guztiek dute aukera Microsoft Ibéricak eskainitako mentoring programa batean parte hartzeko.

Hauek dira 2020ko edizioko saridunak:

  • María Dolores Ardura. Ingeniaritza Biomedikoko eta Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritzako Gradu Bikoitza ikasi du CEU San Pablo Unibertsitatean, eta espediente onenaren saria irabazi du, 10.000 eurokoa, eta Microsoft Españak eskaintzen duen mentoring programa batean parte hartzeko aukera izango du.

Beste 10 saridunek ordaindutako beka bana lortu dute, CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoften mentoring programan parte hartzeko aukera ere izango dute. Hauexek dira:

  • Helena Xicoy. Informatikako Ingeniaritzako Gradua egin du Kataluniako Unibertsitate Irekian; Giza Biologiako Gradua, Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta Gaixotasunen Mekanismo Molekularren Masterra, Nijmegako Radboud Unibertsitatean, non Biomedikuntzako Doktoregoa ere lortu duen.
  • Lorena Pérez. Telekomunikazioen Ingeniaritzako Gradua eta EAZko Gradua ikasi ditu Malagako Unibertsitatean. Gaur egun Telekomunikazioen Ingeniaritzako Masterra egiten ari da unibertsitate berean.
  • Umaima Bousdar. Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Gradua ikasi du Malagako Unibertsitatean.
  • Alba Vicente. Telekomunikazioen Ingeniaritzako Gradua ikasi du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra egiten ari da unibertsitate berean.
  • María de Isidro. Matematikako Ingeniaritzako Gradua ikasi du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
  • Sandra Sánchez. Telekomunikazio Sistemetako Ingeniaritzako Gradua ikasi du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
  • Nora Carreira. Ingeniaritza Mekanikoko Gradua ikasi du Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Nuria Mateos. Informazio Sistemetako Informatika Ingeniaritzako Gradua ikasi du Salamancako Unibertsitatean, eta Sistema Adimendunetako Masterra ere bai, unibertsitate berean.
  • Amaia Goñi. Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako Gradu Bikoitza egin du Deustuko Unibertsitatean.
  • Elena Alcover. Matematikako Gradua ikasi du La Lagunako Unibertsitatean, eta Ingeniaritza Matematikoko Masterra, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
Icono

CaixaBanki buruz

Aniztasuna, meritokrazia, aukera berdintasuna eta talentuaren aintzatespena CaixaBanken kultura korporatiboaren parte dira. Genero aniztasuna sustatzeko berariazko jarduera programa bat du erakundeak: Wengage programa. Horren bidez, bi generoen arteko aukera berdintasuna bultzatzen du, eta emakumeek enpresan eta gizartean duten rola indartzen du. Eta Berdintasun Plana ere badu, lantaldeen aukera berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioak sustatzeko, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriak indartzeko.

Icono

Microsofti buruz

Microsoftek (Nasdaq "MSFT" @microsoft) eraldaketa digitala sustatzen du hodei adimendunaren eta Intelligent Edge-aren arorako. Microsoft enpresak aniztasun handia du zentzu guztietan. Generotik haratago, bere kulturan barneratuta duen ezaugarria da. Konpainia gisa duen zeregina berez da inklusiboa: planetako pertsona eta erakunde oro ahaldundu nahi du, gehiago lortu ahal izan dezan. Enpresa barruan, langileei beren energia eta teknologiarekiko grina misio horrekin lotzeko aukera ematen dien kultura sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.