Atzera egin

5. edizioko saridunak

Arrow left
Arrow right

Gonzalo Gortázarrek, CaixaBankeko kontseilari ordezkariak, eta Alberto Granadosek, Microsoftek Espainian duen presidenteak, WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako unibertsitateetako STEM graduetako (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) emakumezko ikasle onenei.

Ekimen honen bidez, bi erakundeek unibertsitateko gradu teknikoetako emakumeen bikaintasuna saritu dute bosgarren urtez jarraian, helburutzat harturik aniztasuna sustatzea eta sektore horietan genero arrakala murrizten laguntzea, lan aukera izugarriak eskainiz emakumeen presentzia urria den arloetan.

Espainiako STEM emakume unibertsitarioen espediente akademiko onenak

Edizio honetako saridunak Espainia osoko 57 unibertsitatetako 975 ikasleren artean aukeratu dituzte; horrek esan nahi du partaidetza aurreko ediziokoa baino % 34,8 handiagoa izan dela. WONNOW sariak erreferentziazko deialdi finkatua dira unibertsitate esparruan, eta orain arteko bost edizioetan 2.700 emakumek parte hartu dute.

Bost edizioetan diruzko sariaren finalista izan diren ikasleen notak 9,51tik 9,91ra bitartekoak izan dira. Hau da, notarik baxuenaren eta altuenaren arteko aldea 0,4 hamarrenekoa bakarrik da, eta batez besteko nota, 9,7koa.

WONNOW sariek CaixaBank eta Microsoftentzat funtsezkoak diren bi gai lantzen dituzte: aniztasuna eta teknologiaren eta trebakuntza digitalaren aldeko apustua. Gainera, bi erakundeek partekatzen dituzten balioen isla argia dira; balio horietako batzuk dira, besteak beste, konpromiso soziala, berdintasunaren aldeko lana eta bikaintasunaren aintzatespena.

Irabazleak aukeratzeko, haien espediente akademikoa eta ibilbide pertsonala, hezkuntzakoa, profesionala eta soziala baloratu dira. Hau da diruzko sariaren irabazlea:

  • Irene Abril (Madril). Fisikako Gradua egin du Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Astrofisikako Ikasketa Aurreratuen Masterra, Cambridgeko Unibertsitatean. Gaur egun Matematika Aplikatu eta Fisika Teorikoko Doktoregoa egiten ari da Cambridgeko Unibertsitatean. Edizio honetako espediente akademiko eta ibilbide pertsonal, profesional eta sozial onenaren saria jaso du, 10.000 eurokoa, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere izango du.

Beste 10 saridunek ordaindutako beka bana lortu dute, sei hilabetez CaixaBank Taldean lan egiteko eta finantza sektorearen eraldaketarekin lotutako berrikuntza proiektuen garapenean parte hartzeko, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera ere izango dute.

  • Leire Arribas (Burgos). Industria Diseinuko Ingeniaritzako Gradua egin du Deustuko Unibertsitatean.
  • Carmen Casas (Calahorra). Fisikako Gradua egin du Granadako Unibertsitatean.
  • Michelle A. Fernández (Malaga). Industria Elektronikaren Ingeniaritzako Gradua egin du Malagako Unibertsitatean, eta Ingurune Adimendunetarako Sistema Elektronikoetako Masterra egiten ari da Malagako Unibertsitatean.
  • Alicia Martínez (Cartagena). Fisikako eta Matematikako Gradu Bikoitza egin du Granadako Unibertsitatean.
  • Flàvia Ferrús (Alacant). Matematikako eta Fisikako Gradu Bikoitza egin du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Matematika Aurreratuko Masterra eta Datuen Zientziaren Oinarrien Masterra egiten ari da Bartzelonako Unibertsitatean.
  • Alicia Burgos (Iruñea). Matematikako Gradua egin du Errioxako Unibertsitatean, eta Erabaki Sistemen Ingeniaritzako Masterra Juan Carlos Erregea Unibertsitatean.
  • Amaia Zarranz (Donostia). Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako eta Informatikako Ingeniaritzako Gradu Bikoitza Deustuko Unibertsitatean.
  • Carlota Llacuna (Mataró). Nanozientzia eta Nanoteknologiako Gradua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; Osasunaren Bioteknologia, Teknologia eta Enpresa Bioteknologikoen Kudeaketako Masterra Industria Farmazeutikoaren Goi Mailako Ikasketen Zentroan (CESIF), eta Inbertsio Erabakietako Graduondokoa Kataluniako Unibertsitate Irekian.
  • Júlia Laguna (Valldoreix-Bartzelona). Fisika eta Matematikako Gradu Bikoitzeko ikaslea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
  • Ana Isabel Gálvez (Granada). Ingeniaritza Aeroespazialeko Gradua Sevillako Unibertsitatean eta Ingeniaritza Aeronautikoko Masterraren titulu bikoitza Sevillako Unibertsitatean eta Lisboako Unibertsitatean.
Icono

CaixaBanki buruz

Aniztasuna, meritokrazia, aukera berdintasuna eta talentuaren aintzatespena CaixaBanken kultura korporatiboaren parte dira. Genero aniztasuna sustatzeko berariazko jarduera programa bat du erakundeak: Wengage programa. Horren bidez, bi generoen arteko aukera berdintasuna bultzatzen du, eta emakumeek enpresan eta gizartean duten rola indartzen du. Eta Berdintasun Plana ere badu, lantaldeen aukera berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioak sustatzeko, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriak indartzeko.

Icono

Microsofti buruz

Microsoftek (Nasdaq "MSFT" @microsoft) eraldaketa digitala sustatzen du hodei adimendunaren eta Intelligent Edge-aren arorako. Microsoft enpresak aniztasun handia du zentzu guztietan. Generotik haratago, bere kulturan barneratuta duen ezaugarria da. Konpainia gisa duen zeregina berez da inklusiboa: planetako pertsona eta erakunde oro ahaldundu nahi du, gehiago lortu ahal izan dezan. Enpresa barruan, langileei beren energia eta teknologiarekiko grina misio horrekin lotzeko aukera ematen dien kultura sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.