Atzera egin

6. edizioko saridunak

Arrow left
Arrow right

CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako unibertsitate gradu zientifiko eta teknikoetako 16 emakume ikasle onenei. Aurten seigarren edizioa duten sari hauek STEM (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) graduak egiten dituzten emakumeen bikaintasuna aitortzen dute, helburutzat izanik aniztasuna sustatzea eta historikoki oso maskulinizatuta egon diren sektore horietan genero arrakala txikitzen laguntzea.
 
2023ko edizioan, parte hartzaileen marka hautsi da, Espainiako 77 unibertsitatetako 1.006 hautagai aurkeztu baitira; kopuru hori 2018koaren ia laukoitza da, orduan 272 parte hartzaile izan baitziren. WONNOW sarien lehen ediziotik, 3.764 ikaslek parte hartu dute, eta, hortaz, esan daiteke erreferentziazko sari finkatuak direla esparru akademikoan. Gaur egun, WONNOW sarien aurreko edizioetan saritu zituzten 18 gaztek CaixaBank Taldean lanean jarraitzen dute, eta horietako bik Microsoften.

STEM graduetako emakumezko ikasle onenak

Espediente akademiko eta ibilbide pertsonal, profesional eta sozial oneneko ikaslea Ines Álvarez de Toledo izan da, Madrilgoa. Business Analytics eta Informatikako Ingeniaritzako Gradu Bikoitza egin du Madrilgo Francisco de Vitoria Unibertsitatean. 10.000 euroko saria eta Microsoften mentoring programarako sarbidea lortu ditu. Haren espediente akademikoaz gain, curriculuma eta merezimendu pertsonalak ere baloratu ditu epaimahaiak.

Gainerako saridunek ordaindutako beka bana lortu dute, sei hilabetez CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoften mentoring programan parte hartzeko aukera ere izango dute. Hauek izan dira:

  • Raquel Sans Barragán (Bartzelona). Datuen Zientzietako Ingeniaritza Matematikoko eta Informatika Ingeniaritzako aldi bereko gradua egiten ari da Pompeu Fabra Unibertsitatean.
  • Miriam Sollars Castellanos (Madril). Matematika Aplikatuko eta Konputazioko Gradua egin du Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.
  • Cristina Guerrero Cano (Mallorca). Informatika Ingeniaritzako eta Datuen Analisiari Aplikatutako Ingeniaritza Matematikoko Gradu Bikoitza egiten ari da Unibertsitate Europarrean.
  • Clàudia Platel Fanés (Bartzelona). Fisikako eta Matematikako Gradu Bikoitza egin du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
  • Elena Cobo Hidalgo (León). Komunikazioetako Ingeniaritza Elektronikoko Gradua ikasten ari da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
  • Anna Isabel Aracil Ferrer (Valentzia). Itsas Zientzietako Gradua egin du Vigoko Unibertsitatean, eta Ingurumen Ingeniaritzako Masterra Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta Valentziako Unibertsitatean.
  • Paula Heras Nieto (Valentzia). Matematika Konputazionaleko Gradua egin zuen Castelloko Jaume I.a Unibertsitatean, eta Informatika Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da unibertsitate berean.
  • Gracia Gimeno Almiñana (Valentzia). Datuen Zientzietako Gradua egin du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.
  • Alma Tobía Castelló (Logroño). Fisikako Gradua egin zuen Valentziako Unibertsitatean, eta Materia Kondentsatuaren eta Sistema Biologikoen Fisikako Masterra egiten ari da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
  • Débora Cerdá Bernard (Valentzia). Bioteknologiako Gradua Miguel Hernández Unibertsitatean; Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Kalitateari buruzko Unibertsitate Masterra ikastegi berean; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleentzako Unibertsitate Masterra Alacanteko Unibertsitatean; eta Nekazaritza, Ingurumen eta Elikadura Baliabide eta Teknologien gaineko doktorego programa bat egiten ari da Miguel Hernández Unibertsitatean.
  • Ana Ruiz Galustian (Madril). Matematikako eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitza egiten ari da Juan Carlos Erregea Unibertsitatean.
  • Mar Guarque Biarnes (Tarragona). Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da Ramon Llull Unibertsitatean.
  • Laura Sempere Agulló (Valentzia). Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua egin du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.
  • María Jordá Muñoz (Murtzia). Ekonomia, Matematika eta Estatistikako Gradu Bikoitza egiten ari da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.
  • Pilar Gil Fernández (Zaragoza). Fisika eta Matematikako Gradu Bikoitza egiten ari da Zaragozako Unibertsitatean.
Icono

CaixaBanki buruz

Aniztasuna, meritokrazia, aukera berdintasuna eta talentuaren aintzatespena dira CaixaBanken kultura korporatiboaren oinarrietako batzuk. Premisa horien pean, konpromisoz lan egiten du, bertako langileentzat erreferente izateko, eta horretarako inklusioa eta parte hartzea sustatzen ditu, eta konpainian bertan zein gizarte osoan berdintasuna sustatzen duten proiektuak bultzatzen ditu. Izan ere, CaixaBankeko zuzendaritza postuen % 42,9 emakumeek betetzen dituzte, eta Administrazio Kontseiluko kideen % 40 emakumeak dira.

CaixaBankek Wengage aniztasun programa du. Erakundeko esparru guztietako pertsonek garatutako proiektu transbertsala da, eta meritokrazian eta aukera berdintasunaren sustapenean oinarrituta dago. Era guztietako aniztasuna (genero aniztasuna, funtzionala, belaunaldiena, LGBTI, kulturala...) sustatzeko eta ezagutzera emateko lan egiten du, eta barne eta kanpo neurriak biltzen ditu.

Gainera, CaixaBankek Berdintasun Plana ere badu, lantaldeen aukera berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioak sustatzeko, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriak indartzeko. Plan horrek, adibidez, genero ikuspegia txertatzen du zuzendaritza garatzeko programetan eta hautaketa zein prestakuntza prozesuetan, eta telelana eta malgutasuna sustatzen ditu. Konpromiso horri esker, CaixaBank munduko hirugarren enpresa onena da Genero Berdintasunaren 2023ko Bloomberg Indizean.

Icono

Microsofti buruz

Microsoftek (Nasdaq "MSFT" @microsoft) eraldaketa digitala sustatzen du hodei adimendunaren eta Intelligent Edge-aren arorako. Microsoft enpresak aniztasun handia du zentzu guztietan. Generotik haratago, bere kulturan barneratuta duen ezaugarria da. Konpainia gisa duen zeregina berez da inklusiboa: planetako pertsona eta erakunde oro ahaldundu nahi du, gehiago lortu ahal izan dezan. Enpresa barruan, langileei beren energia eta teknologiarekiko grina misio horrekin lotzeko aukera ematen dien kultura sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.