Atzera egin

2. edizioko sari banaketa

CaixaBankek eta Microsoftek unibertsitateko gradu teknikoetako emakumezko ikasle onenak saritu dituzte WONNOW sarien bigarren edizioan

Gonzalo Gortázarrek, CaixaBankeko kontseilari ordezkariak, eta Pilar Lópezek, Microsoft Españako presidenteak, WONNOW sariak eman dizkiete Espainiako unibertsitateetako STEM graduetako (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) emakumezko ikasle onenei.

Ekimen honen bidez, bi erakundeek unibertsitateko gradu teknikoak egiten dituzten emakumeen bikaintasuna saritu dute bigarren urtez jarraian, helburutzat harturik aniztasuna sustatzea eta sektore horietan genero arrakala murrizten laguntzea, emakumeen presentzia urria baita.

Europako Batzordearen 2018ko "Las mujeres en la era digital" azterketak aipatzen duenez, emakumeen % 34k bakarrik dituzte STEM arloko tituluak, eta sektore teknologikoko profesional espezialisten % 17 bakarrik dira emakumeak.

Egoera hori arintzen saiatzeko, CaixaBankek eta Microsoftek WONNOW sariak sustatzen dituzte. Sari horien bidez, batetik, 10.000 euro eman dizkiote hautagai guztien artean espediente akademiko onena duen ikasleari, eta, bestetik, 10 ikasle saritu dituzte, eta ordaindutako beka bat jasoko dute CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoft Españak eskaintzen duen mentoring programa batean parte hartuko dute.

CaixaBankeko kontseilari ordezkariak parte hartzaile guztien lana eta ahalegina nabarmendu ditu, emaitza bikainak lortu baitituzte STEM arloko gradu zailetan. Gainera, Gonzalo Gortázarrek zorionak eman dizkie saridunei, eta haien inplikazioa eta gizartean egiten duten lan garrantzitsua aitortu ditu. "WONNOW sarien bidez, emakumeen garapena bultzatu nahi dugu funtsezko lanbideetan, eta zuen modura honelako ikasketen aldeko apustua egiten duten emakumeen ahalegina eta konpromisoa balioetsi nahi ditugu". CaixaBankeko kontseilariak moldeak eta mitoak haustera animatu ditu ikasleak, eta emakumeak ere zientzialari, teknologo, ingeniari eta matematikari bikainak izan daitezkeela erakustera. "Zuek bezalako gazteak behar ditugu; gure gizarteak ezin du STEM talentuaren erdia inguru galdu", adierazi du.

Microsoft Españako presidente Pilar Lópezek ere edizio honetan saritutako ikasleak zoriondu ditu. Haren hitzetan, ikasle hauek erreferenteak dira, eta beste ikasle batzuk estereotipoak baztertzera anima ditzakete, eta zientzia eta teknologiarekiko interesa piztu dezakete haiengan. "Talentua eta aniztasuna berrikuntzaren eta hazkundearen berme dira. Gaitasun digitalak izatea ezaugarri bereizgarria da, eta etorkizun profesionalean lehiatzeko abantaila. Emakumeen bokazioa eta talentua sustatzea lehentasunezkoa da, eta ez sektore teknologikoan bakarrik, talentu digitala edozein industriarentzat baita ezinbestekoa une honetan. Emakumeek dagoeneko erabiltzen dute teknologia, baina, gainera, asmatu dezaten nahi dugu: protagonista izan daitezen eta gizarte gisa ditugun arazo handiak konpontzen lagundu dezaten. Horixe da WONNOW sarien espiritua".

Espainiako 70 unibertsitatetako STEM graduetako 440 ikaslek parte hartu dute sarien bigarren edizio honetan, eta Kataluniako lau ikasle, Murtziako bi, Andaluziako bi, Valentziako bat eta Kanarietako bat izan dira sarituak. Hautaketa egiteko, hautagaien espediente akademikoa ez ezik, esperientzia pertsonala ere baloratu da. Parte hartzaileek formulario bat bete dute, eta zenbait galderari erantzun diete, hautatzaileek haien merezimenduak aztertu eta profilak ezagutu ahal izateko. Gainera, haien curriculuma ere baloratu da, eta gainditutako lehen 180 kredituen batez besteko nota.

Carlota Parések Informatikako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Telematikoko Gradu Bikoitza ikasten du La Sallen, eta 10.000 euroko sari berezi bat irabazi du, espediente akademiko onena izateagatik. Gainera, ordaindutako beka bat jasoko du, CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoft Españak eskaintzen duen mentoring programa batean ere parte hartuko du, beste bederatzi ikasle sariturekin batera.

EZAGUTU IRABAZLEAK

Aniztasunarekiko eta teknologiarekiko konpromisoa

WONNOW sariek CaixaBank eta Microsoftentzat funtsezkoak diren bi gai lantzen dituzte: aniztasuna eta teknologiaren aldeko apustua. Gainera, bi erakundeek partekatzen dituzten balioen isla argia dira; balio horietako batzuk dira, besteak beste, konpromiso soziala, berdintasunaren aldeko lana eta bikaintasunaren aintzatespena.

DigitalES. Espainiako Digitalizaziorako Elkartearen arabera, Espainian STEM gaitasunekin lotutako milioi bat lanpostu baino gehiago sortuko dira datozen lau urteetan, baina lau enpresatik batek zailtasunak ditu hautagai egokiak aurkitzeko eta, batez ere, emakumeak hautatzeko sektore horiekin zerikusia duten lanpostuetarako. Eta Europako Batzordearen arabera, goi mailako titulua duten emakumeen % 3k bakarrik dituzte teknologikotzat jotzen diren ikasketetako tituluak.

Icono

CaixaBanki buruz

Aniztasuna, meritokrazia, aukera berdintasuna eta talentuaren aintzatespena CaixaBanken kultura korporatiboaren parte dira. Genero aniztasuna sustatzeko berariazko jarduera programa bat du erakundeak: Wengage programa. Horren bidez, bi generoen arteko aukera berdintasuna bultzatzen du, eta emakumeek enpresan eta gizartean duten rola indartzen du. Eta Berdintasun Plana ere badu, lantaldeen aukera berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioak sustatzeko, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriak indartzeko.

Icono

Microsofti buruz

Microsoftek (Nasdaq "MSFT" @microsoft) eraldaketa digitala sustatzen du hodei adimendunaren eta Intelligent Edge-aren arorako. Microsoft enpresak aniztasun handia du zentzu guztietan. Generotik haratago, bere kulturan barneratuta duen ezaugarria da. Konpainia gisa duen zeregina berez da inklusiboa: planetako pertsona eta erakunde oro ahaldundu nahi du, gehiago lortu ahal izan dezan. Enpresa barruan, langileei beren energia eta teknologiarekiko grina misio horrekin lotzeko aukera ematen dien kultura sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.