Atzera egin

2. edizioko saridunak

Arrow left
Arrow right

Espainiako 70 unibertsitatetako STEM graduetako 440 ikaslek parte hartu dute sarien bigarren edizio honetan, eta Kataluniako lau ikasle, Murtziako bi, Andaluziako bi, Valentziako bat eta Kanarietako bat izan dira sarituak.

Hautaketa egiteko, hautagaien espediente akademikoa ez ezik, esperientzia pertsonala ere baloratu da. Parte hartzaileek formulario bat bete dute, eta zenbait galderari erantzun diete, hautatzaileek haien merezimenduak aztertu eta profilak ezagutu ahal izateko. Gainera, haien curriculuma ere baloratu da, eta gainditutako lehen 180 kredituen batez besteko nota.

Carlota Parések Informatikako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Telematikoko Gradu Bikoitza ikasten du La Sallen, eta 10.000 euroko sari berezi bat irabazi du, espediente akademiko onena izateagatik. Gainera, ordaindutako beka bat jasoko du, CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoft Españak eskaintzen duen mentoring programa batean ere parte hartuko du, beste bederatzi ikasle sariturekin batera:

  • Fátima El Baghdadi. Ingeniaritza Mekanikoa ikasten ari da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.
  • Isabel Lax. Ingeniaritza Zibileko Gradua ikasten ari da Cartagenako Unibertsitatean.
  • Belinda González. Informatikako Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da Granadako Unibertsitatean.
  • Natalia Franch. Informatikako Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da Jaume I.a Unibertsitatean.
  • María José Martínez. Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan.
  • Nàdia Cosor. Ikus-entzunezko Sistemen Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da Pompeu Fabra Unibertsitatean.
  • María Ángeles Fuentes. Informatikako Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da Las Palmaseko Unibertsitatean.
  • Olivia Andolz. Multimediako Gradua ikasten ari da Kataluniako Unibertsitate Irekian, Web Ingeniaritzako aipamenarekin.
  • Natalia Borrego. Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua ikasten ari da Kordobako Unibertsitatean.
Icono

CaixaBanki buruz

Aniztasuna, meritokrazia, aukera berdintasuna eta talentuaren aintzatespena CaixaBanken kultura korporatiboaren parte dira. Genero aniztasuna sustatzeko berariazko jarduera programa bat du erakundeak: Wengage programa. Horren bidez, bi generoen arteko aukera berdintasuna bultzatzen du, eta emakumeek enpresan eta gizartean duten rola indartzen du. Eta Berdintasun Plana ere badu, lantaldeen aukera berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioak sustatzeko, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriak indartzeko.

Icono

Microsofti buruz

Microsoftek (Nasdaq "MSFT" @microsoft) eraldaketa digitala sustatzen du hodei adimendunaren eta Intelligent Edge-aren arorako. Microsoft enpresak aniztasun handia du zentzu guztietan. Generotik haratago, bere kulturan barneratuta duen ezaugarria da. Konpainia gisa duen zeregina berez da inklusiboa: planetako pertsona eta erakunde oro ahaldundu nahi du, gehiago lortu ahal izan dezan. Enpresa barruan, langileei beren energia eta teknologiarekiko grina misio horrekin lotzeko aukera ematen dien kultura sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.