Atzera egin

7. edizioko sari banaketa

CaixaBank-ek eta Microsoft-ek Espainiako STEM graduetako emakumezko ikaslerik onenak aitortu dituzte WONNOW sariekin

CaixaBank-ek eta Microsoft-ek, zazpigarren urtez jarraian, Espainiako unibertsitate-gradu zientifiko eta teknikoetako 16 ikaslerik onenak saritu dituzte WONNOW sariekin. STEM – Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika – unbertsitate-graduetan emakumeen bikaintasuna aitortzen duten sariak dira, sektore horietako aniztasuna bultzatzeko eta genero-arrakala murrizten laguntzeko helburuarekin.

2018an sortu zenetik, Espainia guztiko 4.800 ikasle baino gehiago aurkeztu dira WONNOW sarietara, eta horrek argi uzten du deialdia finkatu dela eta erreferente bihurtu dela unibertsitate-arloan. Azken edizio honetan berriz hautsi da parte-hartzearen marka. Guztira 1.078 hautagaitza izan dira, eta hori lehen urtean aurkeztutakoen laukoitza da.

Espainian lanean ari diren emakume guztien artean lan zientifikoetan eta teknologikoetan ari diren emakumeen ehunekoa % 5 da. Gizonen artean, berriz % 13ra igotzen da ehuneko hori. Bokazioak bikortzeko eta emakumea STEM arloan txertatzeko lanean jarraitu behar da, lan-aukera izugarriak baitaude bertan.

Horixe da WONNOW sarien helburuetako bat. Zazpigarren edizio honetako sarien entrega Madrilgo CaixaBank-en ‘all in one’ bulegoan egin da, eta haraino bertaratu dira Gonzalo Gortázar, CaixaBank-en kontseilari ordezkaria, Eva Fernández, CaixaBank-en Kanal digitalen eta berrikuntzaren zuzendaria, Silvia Hernández, Espainiako Microsoft-eko Finantzen eta aseguruen sektoreko zuzendaria, eta Raquel Hernández, Espainiako Microsoft-en Segurtasun-soluzioen zuzendaria.

Bere hitzaldian, Gonzalo Gortázar-ek azaldu duenez “ekimen honen helburua karrera zientifikoak eta teknologikoak aukeratzen dituzten emakumeen talentua aitortzea eta saritzea da. Ikasketa horiek gero eta garrantzitsuagoak direlako gure gizartearen erronka nagusiei ekiteko, baina emakumeen presentzia txikia delako oraindik”. Zentzu horretan, neskatilei eta nerabeei zientziarekiko, teknologiarekiko, ingeniaritzarekiko eta matematikarekiko interesa pizteko eredu izatea eskertu die irabazleei CaixaBank-en kontseilari ordezkariak.

Bestalde, Silvia Hernández-ek nabarmendu du “biharko zientzialariak eta teknologoak gaurko geletan eserita daude. Emakumeek halako ikasketekiko interesak izatea bultzatzen ez badugu, zaila izango da sektoreko genero-arrakala murriztea, non gero eta profil profesional berri gehiago eskatzen diren digitalizazioak berekin dakarren errealitate berrirako arloak eta lanak estaltzeko. Microsoft-en uste dugu talentuak generorik ez duela, eta horregatik, neskatilak inspiratzeko, gazteak animatzeko eta gradua eskuratu berri dutenei STEM munduan karrera garatzen laguntzeko lan egiten dugu. WONNOW sari hauekin egiten dugun moduan, emakumeei teknologiaren eta zientziaren munduarekiko interesa pizteko ekintzak bultzatzen jarraitu behar dugu”.

Ikasketa-espediente onenak

2024an, ikasketa-espediente onena eta ibilbide profesional, pertsonal eta sozial onena izan dituen ikaslea Carmen Tabuenca Gómez (Iruñea) izan da, gradu bikoitza egin du Kimikan eta Biokimikan Nafarroako Unibertsitatean, eta 10.000 euroko sari ekonomikoa jaso du eta Microsoft-en mentoring programarako sarbidea.

Gainerako ikasle sarituek Microsoft-en mentoring programa baterako sarbidea izango dute eta sei hilabetez CaixaBank-en lan egingo dute lan-kontratu batekin Digital Transformation & Advanced Analytics, Bitartekoak eta Jasangarritasuna eta antzeko arlo garrantzitsuetan.

EZAGUTU IRABAZLEAK

Icono

CaixaBank-ek aniztasunarekin duen konpromisoa

Aniztasuna, meritokrazia, aukera-berdintasuna eta talentuaren aitortza dira CaixaBank-en kultura korporatiboaren zenbait oinarri. Premisa horiek aintzat hartuta langileentzat erreferente izateko konpromisoarekin lan egiten du, inklusioa eta partaidetza bultzatuz eta, konpainian nahiz gizartean, berdintasuna bultzatzen duten proiektuak sustatuz. Egia esan, CaixaBank-en emakumeen % 43 zuzendaritza-postuetan dago eta Administrazio-kontseiluaren % 40 emakumeak dira.

CaixaBank-ek Wengage aniztasun-programa du, erakundeko arlo guztietako pertsonek garatutako proiektu transbertsal bat da, meritokrazian eta aukera-berdintasunaren sustapenean oinarritzen dena, eta aniztasuna dimentsio guztietan bultzatzeko eta ikusgai egiteko lan egiten du: generoan, funtzioetan, belaunaldietan, LGBTIn, kulturan... Wengage programa hainbat barne-neurria ditu pertsona guztiei aniztasunaren balioari buruz tartean hartzeko eta sentsibilizatzeko, malgutasuna eta kontziliazioa bultzatzeko eta emakumearen rola indartzeko, barne-sustapenean edo emakumeen mentoring planetan. Gainera, CaixaBank AENOR ziurtagiria lortu duen lehen enpresa da Espainian bere mentoring programarekin.

Kanpoko arloan, Wengage-k bezeroentzako eta gizarterako ekimenak ere garatzen ditu, aniztasuna lau ekintza-arlotan bultzatzean oinarrituta: lidergoa eta ekintzailetza, emakumeen enpresa-lidergoari buruzko hainbat sari eta aitortza antolatuta (CaixaBank Emakume-enpresaria saria eta Emakume Profesional Autonomoari saria); berrikuntza eta hezkuntza (WONNOW sariak STEM arloko emakumeen ikasketa-bikaintasunari); kirola (saskibaloiko emakumeen selekzioaren babesletza) eta ingurumenal (AgroBank Katedra: Emakumea, enpresa eta ingurumena, edo Closingap-en nekazaritza-sektoreko genero-arrakalaren azterketa).

Gainera, CaixaBank-ek Berdintasun-plan bat ere badauka aukera-berdintasuneko printzipioak eta lan-taldeetako aniztasuna bultzatzeko, zuzendaritza-postuetan emakumeen presentzia indartzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala kontziliatzeko neurriak indartzeko. Barne ditu, adibidez, genero-ikuspegia zuzendaritza-programetan eta hautapen- eta trebakuntza-prozesuetan, telelana bultzatzea eta malgutasuna.

Icono

Microsofti buruz

Microsoft-ek (Nasdaq «MSFT» @microsoft) AAk garatutako plataformak eta tresnak sortzen ditu etengabe aldatzen ari diren bezeroen beharrak asetzeko soluzio berritzaileak eskaintzeko. Enpresa teknologikoak konpromisoa hartzen du AA eskuragarri jartzeko eta modu arduratsuan jartzeko, planetako pertsona eta erakunde bakoitzari egunero gauza gehiago egiten laguntzeko asmoz.

Microsoft enpresa anitza da zentzu guztietan. Konpainia gisa duen helburua berez da inklusiboa. Konpainiaren baitan, langileei beren energia eta teknologiarekiko duten zaletasuna helburu horrekin konektatzen uzten dien kultura bat sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.

Konpainiak digitalizazioaren eta gaitasun digitalen garapenaren alde egiten du Espainia beste modu batean imajinatzeko ardatz nagusi gisa, teknologia modu inklusiboan aprobetxatzeko helburuarekin, generoa aintzat hartu gabe, baina aniztasuna eta talentua kontuan hartuta.