Atzera egin

1. edizioko saridunak

Arrow left
Arrow right

Carlota Armillas Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradu Bikoitzeko ikaslea da Cádizeko Unibertsitatean, eta 10.000 euroko saria jaso du. Gainera, beste 10 ikaslek ordaindutako beka bana jaso dute, CaixaBanken lan egiteko, eta Microsoften mentoring programa batean parte hartzeko aukera izango dute. Hauek dira:

  • Marta García Pérez. Informatikako Ingeniaritzako Gradua ikasten du Cádizeko Unibertsitatean.
  • Carmen Torres Montijano. Teknologia eta Telekomunikazioen Ingeniaritzako Gradua ikasten du Jaéngo Unibertsitatean.
  • Ana Sancho Callealta. Informatikako Ingeniaritzako Gradua ikasten du Cádizeko Unibertsitatean.
  • Amaia de Pablo Ruíz. Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua ikasten du Euskal Herriko Unibertsitatean.
  • Helena Yelmo. Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua ikasten du Sarriàko Unibertsitate Eskola Salestarrean.
  • Marina Alonso. Telekomunikazio Zerbitzuen eta Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua ikasten du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.
  • Patricia Andolz Santacana. Informatikako Ingeniaritzako Gradua ikasten du Kataluniako Unibertsitate Irekian.
  • Sara Ruíz Daza. Fisika eta Matematikako Gradua ikasten du Kantabriako Unibertsitatean.
  • Naomi Noor. Industria Ingeniaritzako eta Produktuen Garapeneko Gradua ikasten du Las Palmaseko Unibertsitatean.
  • Paula Calderón. Bioteknologiako Gradua ikasten du Valentziako San Bizente Martiria Unibertsitate Katolikoan.

 

Laburbilduz, WONNOW sarien lehenengo edizioan Espainiako 59 unibertsitatetako 260 ikaslek parte hartu dute, eta Andaluziako lau ikasle, Kataluniako bi, Euskal Herriko bat, Kantabriako bat, Kanarietako bat, Valentziako Erkidegoko bat eta Madrilgo bat saritu dituzte.

Icono

CaixaBanki buruz

Aniztasuna, meritokrazia, aukera berdintasuna eta talentuaren aintzatespena CaixaBanken kultura korporatiboaren parte dira. Genero aniztasuna sustatzeko berariazko jarduera programa bat du erakundeak: Wengage programa. Horren bidez, bi generoen arteko aukera berdintasuna bultzatzen du, eta emakumeek enpresan eta gizartean duten rola indartzen du. Eta Berdintasun Plana ere badu, lantaldeen aukera berdintasunaren eta aniztasunaren printzipioak sustatzeko, zuzendaritza postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala bateratzeko neurriak indartzeko.

Icono

Microsofti buruz

Microsoftek (Nasdaq "MSFT" @microsoft) eraldaketa digitala sustatzen du hodei adimendunaren eta Intelligent Edge-aren arorako. Microsoft enpresak aniztasun handia du zentzu guztietan. Generotik haratago, bere kulturan barneratuta duen ezaugarria da. Konpainia gisa duen zeregina berez da inklusiboa: planetako pertsona eta erakunde oro ahaldundu nahi du, gehiago lortu ahal izan dezan. Enpresa barruan, langileei beren energia eta teknologiarekiko grina misio horrekin lotzeko aukera ematen dien kultura sustatzen du. Eta horretarako, aniztasuna funtsezkoa da.